

Gis-Lur aplikazioa sortzeko asmoa hartu zen ikusi zenean Bizkaiko industri lurzoruaren inbentarioa formatu digitalean egiteko premia zegoela. Behin lurzoruaren planimetria prestatu ondoren, tresna bat diseinatu da industrialtzat jotako lur-sailetan establezimendu berriak kokatzeko aukera ematen duten azalerak aukeratu ahal izateko; era berean, tresna horrek erabakiak hartzeko baliagarriak diren datuak eskaintzen ditu, hala nola enpresa berriak kokatzeko behar den informazioa eta aholkularitza.
Hori da Gis-Lur-en helburua, aurrena informazio zerbitzu gisa eta hurrena lurzoruaren eskaintza-eskabideak kudeatzeko zerbitzu bezala.
Hori guztia web formatuan diseinatua eta aurkeztua, tresna hori eskuragarri egon dadin une guztietan edozein erabiltzailerentzat.
Lehendabiziko atalak, “Bizkaiko datuak”, 2001eko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsuko aldagai garrantzitsuenen deskripzioa egin nahi du, udalerria harturik unitatetzat. Aurkezpena film moduan ematen da: aukeratzen da gaia eta mailaren arabera koloreztatutako mapa bat agertzen da, dagokion estatistikan oinarriturik.
Bigarren atalean, “Lurraldearen Baldintzatzaile Nagusiak”, Bizkaiko mapa multzo bat aurkezten da geruza formatuan eta Espazio Fisikoa, Giza-ingurumena eta Azpiegiturak bezalako gaiak lantzen dira. Erabiltzaileak menuko eta azpimenuko aukerak baliatuta nahi dituen mapak aukeratzen ditu.
Hirugarren atalean, “Industri Espazioa”, sakon aztertzen da lurraldearen ikuspegitik industria sektoreak Bizkaian daukan pisua. Horretarako, industria arloan sailkatutako poligonoen planimetria ofiziala erabili da, eskaintzeko ez bakarrik kokapen geografikoa baina baita ere poligono horien ezaugarriak biltzen dituen datu-base deskriptibo bat. Horri gehitu behar zaio poligono horietan kokatuta dauden enpresen inbentarioa eguneratzeko egin den landa-lana.
Aplikazioa hiru epigrafe nagusiren inguruan antolatu da, beharrezkoa baitzen Bizkaiko industri espazioa garatzen den ingurunea aztertzea. Informazio kartografiko horretaz guztiaz gain industri lurzoruaren bilatzaile aurreratu bat ere eskaintzen da.
Azkenik, “Enpresak” izeneko atalak aukera ematen du Bizkaiko Lurralde Historikoan kokatutako enpresen bilaketa egiteko.

Atal honetan Bizkaiko herri mailako mapa koropletiko multzo bat eskaintzen da, 2001. urteko Biztanleria eta Etxebizitza Zentsutik ateratako aldagaiekin osatua.
Datuak tratatzerakoan portzentajearen formula aplikatu da. Emaitzaren ostean, tarteune aukeraren ebaluazioa irizpide estatistikoetan oinarritu da, erreferentziatzat harturik Euskal Autonomi Erkidegoko batez bestekoa. Batez besteko horretatik abiatuta, tarteuneak finkatu dira batez besteko horren inguruko baloreak balore finko bati batuz edo kenduz: desbiazio estandarra, adibidez, desbiazio estandarra gehi/ken batez bestekoaren erdia, gehi/ken batez besteko bat, gehi/ken bataz besteko bi... eta abar.
Azkenik, aldagai alfanumeriko horiek interpretatzeko, balore bihurtu dira: handia, ertaina, txikia, bakoitza batez besteko balorearen aldean aurkitzen den mailaren arabera.
Azpiegituren atalean datu horiek grafiko itxuran aurkeztu dira.
Mapa hauek hainbat tresna erabiltzeko aukera ematen diote erabiltzeari, esaterako, pantailan Bizkaiko udalerrien toponimoen kokapen txantiloi bat ikusarazteko aukera. Erabiltzaileak eskuineko botoiarekin klik egiten badu leiho bat agertzen da eta bertan menu bat zoom eta inprimaketa aukerekin.
Hauek izan dira multzo tematiko nagusiak (aldagai eskuragarriei buruzko informazio zehatza nahi izanez gero, kontsultatu laguntza).
• Hiri dinamika
• Lan Merkatua
• Bizitza maila
• Etxebizitza
• Ekipamenduak
• Iraunarazte
• Zentralitatea
• Azpiegiturak
Industria batentzako kokaleku berri bat aukeratzeko ondo ezagutu behar dira ingurumeneko ezaugarri fisiko eta humanoak. Horregatik kapitulu hau Bizkaiko azterketa geografikoan oinarritzen da.
TimeMap tresnaren bitartez erabiltzaileak geruzak aukera ditzake, honetara:
• Administrazio mugak
› Eskualdeak
› Udalak
• Espazio fisikoa
› Topografia
› Hidrografia
• Giza espazioa
› Industrialdeak
› Erabilera Librea
› Bizitegitarako erabilera
› Industria erabilera
› Ekipamenduak erabiltzeko
› Oinarrizko erabilera
› Planoa
• Azpiegiturak
› Errepideak
› Gatazka lekuak
› Sare funtzionala
› Autobus linea
› Trenbide linea
› Portua
› Aireportua
› Goi-tentsioko sare elektrikoa
› Telematika sarea
› Gasa sarea
Mapa digitalen bilduma honi lotuta dator, modu indibidualizatuan, eremu-egitura gisa definitutako informazio taula bat; bertara iristeko, erabiltzaileak ezkerreko botoia sakatu behar du objektu baten gainean.
Kapitulu hau Bizkaiko industri lurzoruaren eskuragarritasuna jakiteko osatutako proiektuaren oinarritzat jotzen da eta zutabe bitan antolatu da: batetik, edukiak, eta bestetik, azterketarako zehaztutako espazioak.
Aukeratutako unitate fisikoa eskualdea izan da:
Sartu diren eduki kartografikoen atalean honako hauek aurkitzen dira:
Bizkaiko industri espazioaren ezagutza globala bi eremu nagusitan gauzatzen da: batetik, ofizialki industri arloan katalogatutako lurralde-sailkapena eta, bestetik, gune horietan kokatutako industri establezimenduak.
Industri espazioa aurkezteko datuak Udal hiriko plangintzatil hartu dira; bertatik aukeratu dira ofizialki industrialtzat sailkatuta dauden poligonoak, bai hiri poligonoak eta bai poligono urbanizagarriak. Industrialtzat jotako espazioetatik ezabatu egin dira jadanik finkatuta daudenak eta gainerakoekin poligono aktiboen mapa osatu da. Azkenik, aktiboen artean, oraindik lurzorua eskaintzeko daukatenak aukeratu dira, gainerakoak mazerazio prozesuan aurkitzen dira eta. Horiekin osatzen da lurzoru eskuragarriaren geruza.
Azkenik, “Enpresak” izeneko atalak aukera ematen du Bizkaiko Lurralde Historikoan kokatutako enpresen bilaketa egiteko.
